1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA

Pasa den maiatzaren 18an Gipuzkoako Ehiza Kontseilua egin zen. Urtero bezala Gipuzkoako EHNEko ordezkariek bertan parte hartu zuten, Gipuzkoako Ehiza Federazioarekin, Enba nekazal sindikatuarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera. Bilerara joan aurretik Gipuzkoako EHNEk Ehiza hitzarmenean agertzen diren kalteordainen balorazioaren eguneraketei buruzko txostena igorri zuen Aldundira gainerako partehartzaileekin landutako informazio hori konpartitzeko bilerara joaterako. Laburbilduz, arto sailetan kalteak jasaten direnean kiloko egiten den balorazioa 0,053ra igotzeko eskatzen da (orain 0,025 euroan dago), baita sega belardien kasuan 0,12 euro metro koadroko (orain 0,1 euroan dago).

Horrez gain, ehiza kudeaketa eraginkorra eskatu zuen EHNEk izan ere, kalte ordainak jasotzea baino nahiago baitu baserritarrak ehizaldiak ugaritzea eta gorantz doan basurde populazioari eustea.