1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA

Aurki ardiei ilea mozteko garaia iritsiko da. Berriz ere urtero moduan, artzainok azken urtetako arazo berdinarekin egingo dugu topo. Baina hori gerta ez dadin Gipuzkoako EHNEtik, herrialdean sortzen den artile kopuruari irteera emateko asmoz, proposamen bat luzatzen diogu admnistrazioari eta Artile Mahaiari.

Artilea birbalorizatzeko martxan dauden proiektuak zinez interesgarriak badira ere, datuek azaltzen dute egun sortzen den artile kopuru guztiari erantzuna emateko ez direla nahikoa. Horri gainera, proiektu horiek garatzen behar duten denbora gehitzen badiogu, urtero artile kopuru handia gelditzen da beste nonbaitera eraman beharrean.

Artile hori garraiatzeak dakarren kostua eta eragiten duen kutsadura gutxitzeko asmoz eta ekonomia zirkularrari bide emateko, Gipuzkoan bertan artile hori konposta egiteko erabiltzea proposatzen dugu. Konpost guneak badaude eta bertan artilea trata daiteke. Oiloen zirinarekin nahastu eta konposta prozesu aerobioaren bidez, lurrarentzako mesedegarria den ongarri organikoa sortzen da.

Artzaiontzako eta oilozaleentzako soluzioa eta abantaila izateaz gain, herrialdean zehar dauden baratzazale askorentzako produktu ezinhobea litzateke. Ekonomia zirkularraren filosofia erabat betetzeaz gain, garraioan sortzen den kutsadura murriztuko litzateke eta ondorioz, klima aldaketa geldiarazten segitzeko beste urrats bat ere emango genuke.

Honegatik guztiagatik, administrazio desberdinei baita Artile Mahaiari ere Gipuzkoako artilea, Gipuzkoan konposta egin eta bertan ongarri gisa erabiltzeko proposamena egingo diogu Gipuzkoako EHNEtik.