1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA
Donostian Kontxako hondartzan erraustegairen kontra egindako manifestazioaren irudia

Erraustegiak 200.000 tona hondakin erretzeko ahalmena du, baina Gipuzkoan 132.000 tona sortzen dira soilik

El pasado 12 de septiembre, coincidiendo con las regatas de la Concha, el Movimiento en Contra de la Incineradora de Zubieta realizó una manifestación que partió desde Alderdi Eder hasta el paseo de la playa de la Concha para denunciar que no es necesaria dicha infraestructura y se debe reciclar.

  • Aunque la incineradora tenga capacidad de quemar 200.000 tn, en Gipuzkoa solo se producen 132.000 tn

Pasa den irailaren 12an, Kontxako estropadekin batera, urtero legez Erraustegiaren Kontrako Mugimenduak manifestazioa egin zuen Alderdi Ederretik abiatuta Kontxako hondartzako pasealekuraino. “Bada urtebete baino gehiago Donostiako erraustegia zaborrak erretzen hasi zela eta tartean gertatu dira suteak, Arkaitz errekako bizitza guztia suntsitzea, eta abar... Baina egoera honetan ere errausketaren aurkako borroka ez da amaitu. Askotan aipatu dira errausketak dituen arriskuak: osasuna, ingurumena, ekonomia... Azken hilabete eta urtetan denon ahotan dabilen klima larrialdia azpimarratuko dugu oraingoan. Donostiako erraustegiak, beste guztiek bezala, erretzen duen zabor kiloko CO2 kilo bat isurtzen du; beraz, bere osotasunean funtzionatzen ari denean, urtean 200.000 tona CO2 isuriko ditu atmosferara”, adierazi dute Erraustegiaren Kontrako Mugimendutik. Aipatu azpiegiturak atmosferara isuritako CO2 kopurua kontuan hartuta, ‘Gipuzkoako Ingurumen Gunea’ izendatzea ez dela egokia adierazi dute.

“Aipatu beharrekoa da erraustegiak urtean 200.000 tona zabor erretzeko gaitasuna duela eta 2020an Gipuzkoan 132.000 errefusa sortu zirela. Hauek TMBtik pasa ondoren, hainbat material berreskuratu eta hezetasuna kenduta, 100.000 tona baino gutxiagoan gelditu ziren. Beraz, hasieratik bi labeetako bat soberan dago eta beharrezkoa duten zaborra osatzeko hondakin industrialak, lehen Zaldibarko zabortegira eramaten zirenak, erretzeko asmoa agertu dute agintariek”, salatu dute mugimenduko kideek. Erraustegiaren Aurkako Mugimendukoek azaldu zuten Gipuzkoan sortutako 132.000 tona errefusen zati bat Donostiakoak zirela, 48.000 zehazki. Udaleko talde guztiekin elkartu ondoren, eta haiek emaitza txarrak zirela aitortuta ere, “garbi geratu da gaikako bilketaren arduradunek ez dutela epe laburrean inolako pausorik emango”.