1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Medio ambiente EU
Frase para noticias de Medio ambiente
Berriak EHNE
AZKENAK MEDIO AMBIENTE
Excavadora

Lakuak 2020ko AHTren aurrekontuan 11 milioi gehitzea onartu zuen apirlaren 21ean

Abiadura Handiko trenaren obrek beste behin ere eztabaida sortu dute. Izan ere, koronabirusaren krisiak eragin duen kolpe ekonomikoak ikuspegi anitzak plazaratu ditu.

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak adierazi zuen finantzaketa publikoaren partida batzuk moldatu behar zirela eta azpiegitura handien lanak atzeratu beharko liratekeela. Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun ministro Jose Luis Abalosek ere .”amaitzear ez dauden obren epeak berrikusi” beharko liratekeela zehaztu zuen. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok ere, “proiektu handi batzuk atzeratu” beharra nabarmendu zuen, diru bilketaren jaitsiera etorriko zelako.

AHT, lehenetsiz

AHTren lanen lehentasuna ezberdin ikusten dute politikariek. Arantxa Tapiak, Garapen Ekonomikorako sailburuak irrati saio batean adierazi zuen AHTaren obrak "lehenengoen artean" egon beharko luketela: "Azpiegiturei lehentasuna eman behar bazaie, lehentasuna du ‘Euskal Y-ak’, korridore atlantikoaren zati gisa gauzatzeak, eta halaxe islatu behar da Estatuko Aurrekontu Orokorretan".

Plataformak haserre

"Ez da eragiten duen kalte ekonomikoa bakarrik, azpiegitura erraldoi hauek ugaritzeak areagotu egiten du krisialdi ekologikoa. Ez da ahaztu behar koronabirusen krisi hau askoz handiagoa den krisi ekologikoaren barruan kokatzen dela eta honek hondamendira garamatza", diote.
Gipuzkoako EHNEtik ere AHTren lanetara bideratutako diru partida, lehentasunezkoa den lehen sektorera bideratu beharko litzatekeela uste dugu.