1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Landa garapena
Berriak EHNE
AZKENAK LANDA GARAPENA

Pandemiaren ondorioz sortu den Europako Berreraikuntza Funtsaren barruan finantzatuko litzateken, Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen bultzada instituzional baten inguruan komunikabideetan agertu diren informazioen aurrean, EHNE-Nafarroak, zalantzan jartzen du 21.000 hektarea berri lur ureztatu ahal izango direnik, jarduketa horren bidez, gaur egun lehorreko lur egokirik eta nekazaritza erabilera baten ikuspegitik, errentagarririk, ez bait dago horretarako.

Antzinatik, Erriberako ibai ondoko lur emankorrak ureztatu dira, hain emankorrak ez diren eremuak eraldatu beharrik gabe. Horrek paisaia artifizialki eraldatzea ez ezik, jasangarritasunari dagokionez bat ez datorren gain-produkzio bat ere eragingo luke.

Era berean, azalera guzti horretarako ur nahikoa badenik ere ez dugu uste, azterlan batzuek argi eta garbi esaten bait dute ezinezkoa dela, ez dago nahikoa ur lehen faseko hektareak, haren handitzea eta 21.000 hektarea berri horiek ureztatzeko.

Gure sindikatuak zalantzan jartzen du, halaber, azpiegitura erraldoi berri honen eraginpean egongo diren nekazari guztiei kontsulta egin izana, eta are gutxiago haien adostasuna lortu izana. Nekazari hauek jabetu al dira benetan aurre egin beharko dioten inbertsio ekonomiko handiaz?; eta, gu tuztiok jabetu al gara dagoeneko larri dagoen dirukutxa publikoak zeri, aurre egin beharko dion? Ba al daki iñork, erregadiora eraldatuko den hektarea bakoitzaren kostua, zenbaterainokoa izango den?

Oso kezkatuta gaude, horrelako ekimenek nekazari txikien desagertzea eta inbertsio-funtsen eta antzekoen sartzea eragiten dute eta. Horiek, gaur egun banaketa kanalen jabe izanik, ez dugu imajinatu ere egin nahi, zer gertatuko litzatekeen ekoizpenaren kontrola ere bereganatuko balute.

Inbertsio-funts horiek dagoeneko uraren kudeaketan sartua dute muturra, kanalaren lehen faseari dagokionez, ACCIONAk, Aguacanalen akzioen erdiaren jabeak, bere paketea Frantziako Meridiam inbertsio funtsari saldu diola, jakin berri dugu.

Negozio pribatua egiteko behar eta baliabide publikoez baliatzen den kapitalismoaren paradoxak direla eta, Foru Exekutiboak 14 urteko ordainketak metatu ditu dagoeneko enpresa emakidadun horri, eraikuntza bera, eta mantentze lanen finantzaketagatik; hurrengo 16 urteetan, berriz, ordaindu gabeko 240 milioi euro ordaindu beharko ditu; negozio borobila zergadunon poltsikoaren kontura.

Ubidea helburu, nekazaritzaren argudioa ahul denean, Nafarroako hegoaldeko 70.000 biztanleen ur beharrak asetzea da argudio nagusi orain, baina ez dira kontuan hartu beste aukera batzuk, merkeagoak, egingarriagoak eta azkarragoak, hala nola El Ferialko uraren erabilera, Esatik datorrena, Arguedas eta Valtierra herriek hartutako aukera, nekatuak baitzeuden gehiegi luzatu den irtenbide baten zain.

EHNE-Nafarroatik, berriz ere zera diogu, ez gaitzatela aitzakia gisa erabili, espekulazio-interesei erantzuten dien eta datozen urteetan Landa Garapeneko Departamentuaren aurrekontu ekonomikoaren zati handi bat hipotekatzen jarraituko duen makroazpiegitura hidrauliko bat justifikatzeko, zeina lehen sektorearen premia larriagoetara bideratu beharko litzateke.