1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Landa garapena
Berriak EHNE
AZKENAK LANDA GARAPENA

Landaola (Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioa) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmenaren baitan 197.100 euroko partida bat zegoen “Tokiko produktuen sustapenerako”. Urriaren erdialdean Gipuzkoako Landa Garapenetako presidenteek eta elkarteko teknikariek bilera bat egin zuten zein proposamen diruz lagun zitekeen aztertzeko. Azoken inguruko piktograma bat azaldu zen arren, ez zen erabakirik hartu.

Dena den, abenduaren hasieran berriz ere presidente eta teknikarien artean egindako bileran Landa Garapenetako teknikariek adierazi zuten diru hori dagoeneko esleitu zitzaiela hiru enpresa pribaturi azokei buruzko azterketak egiteko. Gipuzkoako EHNEtik gure kezka adierazi genuen bilera horretan, izan ere, Landa Garapenetako junten erabakitzeko eskubidea erabat anulatzeaz gain, sektorera bideratu behar zen diru laguntza hori, enpresa pribatuen eskuetara joan delako azterketa horien etekina zein izango den jakin gabe.