1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Landa garapena
Berriak EHNE
AZKENAK LANDA GARAPENA

Legazpin dauden baserriek ez dute jada Eraikinen Ikuskapen Teknikorik (EIT) pasa beharko, hau da, EITa arautzen duen legeak ezarritako salbuespena betetzeko bidea zabaldu du Udalak. Gipuzkoako EHNE Legazpiko Udaleko arkitektuarekin izandako bileren ondorengo fruitua izan da udalerrian baserriei EITa egitez salbuetsi izana. Pixkanaka, geroz eta udal gehiago ezartzen ari dira salbuespena. Eraikinen Ikuskapen Teknikoa arautzen duen 117/2018 dekretuak, uztailaren 14koak, Euskal Autonomi Erkidegoko Nekazaritza zein Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden eraikinei buruz honakoa dio: “Ez da inola ere eraikin batek nagusiki bizitegi erabilera duenik esango eraikinaren erabilera nagusia etxebizitza erabileraz bestelakoa denean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza edo Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden eraikinak direnean”. Dekretuaren hirugarren artikuluan agertzen den definizioan zehaztu du salbuespena.

Dena den, aipatu dekretuak Udalen esku uzten duenez EITaren aplikazioa eta zalantza ugari sortu ditu askotariko udalerritan. Gutuna bidali baldin badizue, gurekin jarri harremanetan (943 6524281 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eta salbuespena eskatzeko izapideak egiten lagunduko dizuegu.