1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Desarrollo rural EU
Frase para noticias de Desarrollo rural
Berriak EHNE
AZKENAK DESARROLLO RURAL

Lanaland egitasmoa Euskal Herri osoko artzainen artaldeen artileari aterabidea bilatzeko asmoz sortu da: alde batetik, artileari balio erantsia eman nahi zaio, eta bestetik, irtenbidea topatzea. Egitasmoaren bultzatzaileek diote helburuetako bat dela artzainek dirurik ez galtzea eta artileari etekina ateratzea.

Dagoeneko hainbat proiektu gauzatu dira eta beste asko martxan dira, baina Lanaland egitasmoak horiek guztiak garatzen ari diren enpresei sostengua eskaintzea du beste xedeetako bat.

Latxa ardiaren artilea ongarri bilaka daiteke, ehungintzarako balio lezake, baita plastikoaren erabilera gutxitzeko alternatiba ere izan daiteke.

Bide horiek jorratzen ari dira sostengua jasoko duten enpresak. Hala ere, Lanaland-en baitan, artzainei baita artilea ikertzen ari diren enpresei formakuntza saio berriak ere eman nahi zaizkie.