1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA
Uztailaren bukaerako ekitaldien kartela

Ekainaren 23an hasi zuten protestak indarrez darrai

  • Mediante la ocupación de las tierras de Arbona denuncian la especulación del terreno agrícola en Iparralde

Ekainaren 23az geroztik dituzte Arbonako (Lapurdi) Berroetako bideko lurrak okupatuta laborariek, Lurzaindiak eta ELB sindikatuak egindako deiari jarraikiz. Nekazal lurren espekulazioa salatu nahi dute eta zehazki aipatu lur horietan gertatzen ari dena. 15 hektareako etxaldea saldu nahi dio Suitzan bizi den jabeak Parisko aristokrata bati 3,2 milioi euroren truke.

Safer-ak (Lurren Tokiko Erakundeak) nekazal lurrak laborariek erosteko lehentasuna ezartzeko aukera duenak eta haren prezioan eragiteko aukera duenak, ez dauka salneurrian eragiteko modurik, kasu honetan etxaldea eta beste eraikin bat ere lurrarekin batera saltzen direlako. Hori horrela, laborariek eraikinak eta lurrak banaduta saltzea eskatzen dute, izan ere horrela Safer-ak esku hartzerik izan dezake eta lurrak laborantzarako saltzea berma daiteke. Dena den, egoera zein den ikusita, Lurzaindiako eta ELBko kideek hitzetatik ekintzetara pasatzeko erabakia hartu zuten: lurrak okupatzeaz gain, saltzen zen etxea ere okupatu zuten.

Trikimailuak

Lurzaindiako kideek eroslearen aldetik trikimailuak erabiltzen hasi izana ere salatu dute. Uztailaren 20an salmentan eragiteko epea bukatzen zela ikusirik jabeak eta erosleak ez zuten laborariekin edo hauen ordezkariekin biltzeko borondaterik erakutsi eta ez hori bakarrik, “zailtasunetan diren pertsonekin kontaktuan jarri zen eroslea lurra landu zezaten”. “Trikimailu bat da eta gainera, guk lurrak baldintza duinetan lantzeko instalatu nahi dugu”, zehaztu dute laborariek. Okupazioaz gain, Arbonako lur horietan baratzea egin dute eta Euskal Hirigune Elkargoko Jean Rene Etxegarai lehendakariarekin ere elkartu ziren. Lehendakariak bere burua aurkeztu du bi aldeen arteko bitartekari gisa, baina ez du bilerarik egiterik lortu oraindik. Horrez gain, komunikabide guztien arreta erakarri zuena 125 traktoreren protesta izan zen. Miarrizko aireportu inguruan itzuli bat egin eta Arbona, Bidarte eta Angelura doazen bideak kolapsatu zituzten. Beste hamaika ekintzetako bat besterik ez zela gogorarazi zuten laborariek. Era berean, uztailaren 22an, 23, 24, 28an, baita 29an ere hainbat jardunaldi antolatu zituzten: solasaldiak, auzolanak eta haurrentzako jokoak, besteak beste.

Lege berria

Laborariek gogorarazi dute bazela lurren gaineko lege bat Hautes Pyrenees aldeko Sempastous diputatua jorratzen ari zena, baina oraindik ere bukatu ez duena. Aipatu lege horren bidez laborariek lurrak erosteko lehentasuna lortu behar dute. Lurzaindiako kideen esanetan, Lurzaindia bezalako erakunde bat sortu behar da, lurrak erosi ahal dituena eta lurren salerosketa gainbegiratuko duena. Bestela, Lurzaindiaren esanetan, “beti handiaren eskutara” joango dira lurrak. “Izan daiteke Lurzaindia bera, baina behar zaizkio ahalak eman. Jada, nahikaria baldin bada, egiten ahal da anitz gauza; momentuan falta dena nahikaria da”.