1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Joan den astean, Donostian, elkarretaratze batzuk iragarri genituen nekazarien elkarte guztien artean, eta elkarretaratze horiek Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko  probintzia guztietan gauzatuko dira.

Gaur hemen, Nafarroako bi nekazaritza-erakundeak esne-sektorearen egoera larria, eta, oro har, nekazaritza-sektorearena, salatzen ari gara eta Elikagai Katearen Legea berehala aplikatu edo ezartzeko eskatzen.

Agerraldi publiko hau, lehen sektoreko profesionalek eta bereziki, abeltzaintza azpisektore guztiek bizi duten egoera oso larriaren berri emateko egin dugu, eta aldi berean, Gobernu Zentralari berriki erreformatu den Elikagai Katearen Legea berehala aplika dezala eta Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari lege honen garapena gauzatu dezatela eskatzeko.

Ekoizpen-kostuen hazkunde geldiezin eta esponentzialak (% 30 inguru) sektore ekoizlea itotzea ekarri du, ekoizpen-kostuak katearen hurrengo begian jasanarazterik ez duelako, eta horren guztiaren berehalako ondorio dira input jakin batzuk ez ordaintzea, zorrak ordaindu ahal izateko ganadua saltzea, ustiapen-aseguruak bezalako elementu garrantzitsuak ezabatzea, azken batean, ekoizleen likidezia-falta eta dirua galduz lan egitea.

Gure ekoizpen-sarea osatzen duten ustiategi txikien desagerpena epe laburrean errealitate bat izan daiteke, kontsumitzailearen babesean erreakzionatzen ez badugu eta honek banaketa sektoreari abeltzainei bidezko tratua ematea eskatzen ez badio, kateko operadore guztien errentagarritasuna ahalbidetzen duten produtuen prezioak linealetan islatuz eta aberastasuna partekatuz.

Ildo horretan, esne-sektorearen egoera adibide gisa hartuta, haren produkzio-kostuak litroko 0,05 euro igo dira azken hilabeteetan, litroko 0,40 eta 0,42 euro artean; abeltzainak, berriz, litroko 0,32 eta 0,37 euro artean kobratzen ari dira.

Horregatik guztiagatik, uste dugu gure abeltzainek jasotzen dituzten laguntzez gain (NPBtik datozenak edo EHNEk aurrekontuei zuzenketa bidez proposatu dituenak bezalakoak), sektoreak egiturazko neurriak behar dituela lurraldean zehar gure abeltzaintza-ustiategien ehunari eusteko. Zentzu horretan, elikadura katea gardenagoa, justuagoa eta orekatuagoa izateko beharrezko neurri guztiak hartzea planteatzen dugu.

Elikadura-kateak balio handiagoa sortu behar du gure elikagaientzat, eta kate-begi guztien artean, bidezko moduan banatu behar du.

Gaur egungo elikadura-katea milaka nekazari eta abeltzainek, ehunka nekazaritzako elikagai enpresek eta hamarren bat banaketa empresek osatzen dute, eta argi eta garbi desorekatuta dago, bertan bidegabekeria-egoerak eta botere-abusuak ohikoak dira, kate hontako indartsuenen eskutik, bereziki banaketa-kateetatik.

Onartu berri den Elikagai Katearen Legearen erreformak duen potentzial teorikoa aitortuta, sektore ekoizleak administrazioaren lankidetza eskatzen du azpisektore produktiboen ekoizpen kostuen erreferente ofizialak ezartzeko eta eskubide osoz integratzeko eta legezkotasunaren arabera, erreferentzia ofizial horiek nekazaritzako elikagaien kontratu guztietan defendatzeko, banaketa handiak abeltzainekiko negoziazioan duen posizio abusua dela eta.

Duela aste batzuk jakinarazi genuen jendaurrean Nekazaritzako Elikagai Katearen Legea betetzea eraginkorragoa izango dela elikatze-kateko eragileen artean lan-mahai neutral bat sortuz, kontratuak egiten laguntzeko, nekazaritza-produktuen salmenta-prezioa ekoizpen-kostuaren gainetik egongo dela bermatzeko.

Nekazarien elkarteok Landa Garapeneko Departamentuari beharrezkoak diren eskumenak eskuratu eta indartzeko eta Elikagaien Kateari buruzko Legea betetzeko zorrotz jokatzeko, eskatzen diogu, kontsumitzaileari iruzurrik ez egiteko, elikagai-banaketaren botere-abusuak saihesteko, eta abar.

Aspalditik aldarrikatzen ari garen eskaera da, eta gure ustez, tresna horrek aukera emango digu merkatuak gure produktuek balio dutena ordain dezan. Era berean, balio erantsi bat helarazten diogu kontsumitzaileari, bere produktuengatik ordaintzen ari denak aukera ematen duelako landa-lanean ari diren pertsonen negozioen bideragarritasunari eusteko eta lurraldean iraungo duen hornitzaile-sare produktibo bati eusteko.

Halaber, ofizioz jardutea exijitzen dugu, ekoizpen-kostu efektiboak estaltzen ez dituzten kontratu guztiak eta elikadura katean zehar gertatzen diren galera salmenten kasu guztiak zigortzeko. UAGNk aurrekontuei aurkezutako zuzenketa batean, Nafarroan elikadura katearen legea betetzen dela ikuskatzeko gaitasuna indartzeko eskatu eta onartu dela esan behar dugu, horretarako zegoen aurrekontua 50.000 eurotara igoz.

Era berean, Ministerioari ere eskaerak egin beharrean gaude, ofizioz ikuskapenak abian jar ditzala, industriaren eta banaketaren aurrean zigor prozesuak azkartu ditzala, balio-katearen azterlanak eguneratu eta arindu ditzala, eta azken finean AICA (Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentzia) agentziaren bidez, behar diren tresna autonomikoekin batera, ofizioz jardun dadila, ekoizpen-kostu efektiboak betetzen ez dituzten kontratu guztien zein elikadura katearen galerako salmenta guztien atzetik.

Bestalde, industriari eta distribuzioari ere legea betetzeko eskatzen diogu. Bere epe laburreko negozio herburuek, ekoizpen-sektorea suntsitzen ari dira, eta hornikuntza-arazo bat sor dezakete, bai bere buruari, bai herritar guztiei begira ere. Jokabide hau erabat arbuiagarria da, beraz mobilizazioetan ere jomugan jartzen ditu.

Elikadura kate gardena, justua eta orekatua, gure ustez, kate jasangarriagoa izango da, beraz, herritar guztientzat eta bereziki, kontsumitzaileentzat askoz onuragarriagoa.