1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Lizarra
Nekazaritza
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZARITZA

Kiwi ekoizleak arduratuta daude, izan ere, ekaitzek ez baitiete mesederik egin kiwi sailei

Kazeta.eus egunkariari Samatzen Kiwiak ekoizten dituen Dany Marcelek egindako adierazpenek argi adierazten dute Aturri ibaiaren ertzetan dauden kiwi sailak kudeat-zen dituzten ekoizleen ardura: “Badira lau urte nire ekoizpena behera doala. Lehen bataz bestean, 25 kiwi tona biltzen nituen urtero. 2019an, soilik hamar tona bildu nituen eta aurten, ez dakit ezta bost biltzea lortuko dudan ere”.

“Antes cosechabamos unas 25 toneladas de kiwi; en 2019 fueron 10 toneladas y este año no llegaremos a 5”

Urria eta azaroan hasten dira kiwia-ren uzta jasotzen. Kiwiari lur hezea gustatzen zaion arren, ur gehiegik kalte egiten dio eta uholdeek, baita ekaitzek ekarritako ur kopuru han-diak ere ekoizle askoren produkzioa kaltetu dute. Ibaien ibarretako arbo-lez gain, aldapatan dituztenei ere, sustraiak usteldu dizkie hezetasun handiak. Horri guztiari pythium ond-doa gehitu behar zaio: onddo horri hezetasuna gustatzen zaio eta bal-dintza ezinhobeak izan dtu ugaltze-ko eta kalteak eragiteko.

En la comarca de Aturri la cose-cha del kiwi comienza en octu-bre y noviembre. Aunque al kiwi le gusta la tierra humeda, demasiada agua le perjudica y las inundaciones, así como las tormentas, han dañado la pro-ducción de muchas producto-ras. Los y las productoras de Iparralde ven cómo cada año disminuye más la cantidad de kiwi que cosechan y están pre-ocupadas.

“Lehen neguak idorrak ziren. Orain, haize eta harri erauntsiarekin, fruituak usteltzen dira... Geroz eta euri gehiago egiten du eta geroz eta azkarkiago, batez ere udazkenean eta neguan, zuhaitzek hostorik ez dutenean”, kexu da Marcel. Ekoizleek hamaika bide asmatu dituzte kalte horiei aurre egiteko: ura ez metatzeko mekanismoak plantan eman dituzte edo zuhaitzak gorago landatu, baina ez du ezerk balio izan. 2020ko uzta eskasa izango dela uste dute: kiwi horiaren bilketa urriaren erdialdean hasten da eta azaroan berdearena. Aturri aldean 350 ekoiz-lek kiwia ekoiztea hobetsi zuten artoaren ordez, eta gaur egun, etorki-zunari erabaki hori hartu izanaren kezkaz begiratzen diote.

Los y las productoras han intentado hacerle frente a la humedad de mil maneras, pero no lo han conseguido.