1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazaritza
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZARITZA
Irudian, sagastiak

Euskal Sagardoa egitera bideratutako sagastietatik bost milioi kilo sagar biltzea aurreikusten dute

A principios de septiembre los representantes de la Denominación de Origen Euskal Sagardoa y Gipuzkoako Sagardogileak presentaron la previsión de la cosecha de manzana de este año. Destacaron que este año habrá mucha cantidad de manzana y que la calidad también será excelente. Se prevé que se cosechen 5 millones de kg para la DO Euskal Sagardoa.

  • Esta siendo diferente la maduración de la manzana en la costa y en el interior

El sector Irailaren hasieran Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko ordezkariek eta Gipuzkoako Sagardogileek aurtengo sagar uztaren aurreikuspena aurkeztu zuten Donostiako Trinitate plazan. Aurtengoa sagar urtea dela nabarmendu zuten. Bai kalitateari dagokionez, baita kopuruari dagokionez ere, uzta egokia izango dela gaineratu zuten. “Sagar mota gutxi batzuk aurreratu diren arren, irailaren bukaera alderako sagar gehienak helduko dira”, zehaztu zuten ordezkariek. Era berean, Euskal Sagardoa egiteko bideratutako sagastietan, bataz beste, bost milioi kilo sagar bilduko dituztela aurreratu zuten ordezkariek.

Sagarlan & Arbus Sareak abuztuaren bukaeran egindako heldutasunaren txostenaren arabera, aurten heldutasuna desberdin dator bai sagastien artean, baita arbolen artean ere. Aipatu heldutasun maila desberdin horren arrazoia loraldi luzea izan da: “Datu horiek jasotzean, laginak beti dardoetatik datozen sagarretatik hartu dira, heltze unea ahalik eta gehien homogeneizatzeko. Hala ere, aldeak daude arbolen artean”. Sagarraren heldutasuna neurtzeko bi indize erabili ohi dira: sagarraren indize refraktometrikoa (Brix) azukrearen maila adierazten duena, eta almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtzen da. “Aurtengo Brix gradua bataz beste, 9,8koa da kostaldean eta 10,4koa barnealdean”, zehaztu dute Sagarlan & Arbus Sarekoek. Beraz, aurtengo Brix datua iazko baino baxuagoa da orokorrean. Bestetik, Almidoiaren erregresioa 3,0koa da eta iazkoaren antzeko erreferentzia da: “Aurreko urtearekin konparatuz gero, orokorki hartuta, une honetan heldutasuna antzera dator bai kostaldean baita barnealdean ere. Otalarrean, aldiz, 3-4 egun aurreratuago dator”. Horrez gain, eguraldiaren aldetik aldaketa handirik ematen ez bada, heldutasuna mantso etor daitekeela zehaztu dute.