Erbel Erle Beltzaren Elkarteak, Zumarragako Udalak, Errezilgo Azokak eta Oihan Txiki Kooperatibak jaso dute aurten Landaola Saria, Gipuzkoako Landa Garapenerako Agentzien Federazioak ematen ditu. Behemendi, Deba-Garaia, Debemen, Goimen, Tolomendi eta Urkomek osatzen dute federazioa eta aurtengoa seigarren aldia izan da.