Maiatzaren lehen asteburuan, 6tik 7ra, hain zuzen ere, Euskal Gaztaren Azoka antolatu dute Idiazabalen. Askotariko euskal gaztak egongo dira, herri lehiaketa, Idiazabal Gaztaren salmenta, ile mozketa eta gazta nola ketzen duten erakusketa egingo dute, besteak beste.