Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Actualidad
Noticias EHNE
ACTUALIDAD EHNE
Xabier Arruti Olazabal

Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzak departamentu propioa izango dute legegintzaldi honetan.

Datorren legegintzaldian lehen sektoreak bere departamentua izango du: Lurralde Oreka Berdea. EHNEtik txalotzeko neurria dela iruditzen zaigu, izan ere, hauteskunde aurretik eta historikoki, Gipuzkoan lehen sektoreak behar duen errekonozimendua eta garrantzia emango zion departamentu propioa aldarrikatu izan baitugu. Xabier Arruti izango da Departamentu horren ardura izango duen diputatua: enpresaritza ikasketak egin zituen. 1995etik 2000 bitartean Hazi Fundazioko Landa Garapeneko teknikari gisa aritu zen baita, 2003-2008 eta 2011-2015 urte artean ere. Tartean Itsamendikoi elkarte publikoaren zuzendari kudeatzaile izan zen. 2008 eta 2011 urtea artean Etorlur elkarteko, Landa lurren bankuko arduradun. Aurreko bi legegintzaldietan Nekazaritza eta Lurralde Garapeneko zuzendari izan da. EHNEtik aurretik dagoen lan dinamikaren aldaketaren lehen urratsa izatea espero dugu. Bestetik,Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria Arantza Ariztimuño izango dela jakinarazi dute, baita Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaria Koldobike Olabide izango dela ere.