Iraetan egin zuten urteurren ospazkizuna
Biolur Elkarteak 30 urte bete zituela ospatu zuen Iraetan. Lehenengo urteko batzarra egin zuten eta jarraian, Biolurrek Zestoako lurretan Amillubi baserrian duen proiektua erakutsi zien bertaratutakoei. Interes handia piztu zuen proiektuak. 26 hektarea lur daude bertan, elikagaiak sortzeko egokiak direnak eta lanpostuak sortzeko baliagarriak izan daitezkeenak. Ondoren, emozioz eta sorpresaz beteriko ekitaldia egin zuten. Izan ere, elkartearen ibilbide guztian zehar presidente izan direnei omenaldia egin baitzieten: Tomas Larrañagari, Peio Rubiori, Xabier Akizuri, baita Miriam Arrizabalagari ere. 30 urte bete dituen Bionekazaritza ere izan zuten gogoan, baita BLE elkartea ere.
Jarraian bazkaria eta bazkalondoa girotzeko Monsanto Kilonbo taldearen kontzertua izan zuten.