Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Actualidad
Noticias EHNE
ACTUALIDAD EHNE

Eusko Jaurlaritzak urtero egin ohi duen 'Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko' diru laguntzak eskatzeko epea irailaren 4an bukatuko da.

Onuradunak honakoak dira: EAEn ekoizpena duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, I. eranskineko nekazaritza-produktuetatik (nekazariak edo taldeak, kooperatibak, nekazaritzako elikagaien enpresak...), baso-produktuetatik eta arrantzako eta akuikulturako produktuetatik abiatuta produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen dituztenak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak, berriz, hauek: ondasun higiezinak eraikitzeko eta/edo eskuratzeko (lurraren balioa izan ezik); nahitaezko lanbide-ordainsariak obra zibila eta/edo industria-instalazioak gauzatzeko; Instalazio industrialak eta produkzio-planten ekipamendua egiteko, bulegoko altzariak barne; makinak erosteko; Ingurumen-inpaktua hobetzeko, kalitatea hobetzeko eta minimizatzeko prozesuetan egindako inbertsioetarako, egiaztapen, ziurtagiri edo egokitzapen tekniko eta sanitarioa lortzeko (prozesuak) ;Hardware sistemak, softwarea eta web plataformak/ merkataritza elektronikoa ezartzea.