Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Actualidad
Noticias EHNE
ACTUALIDAD EHNE

Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren (GHE) egoeraren zehaztasun gehiago eman eta Foru Aldundiari helarazteko proposamenen inguruan hitz egiteko BILERA IREKIA ANTOLATU DUGU, LARUNBATA IRAILAK 30, 12:30ean Lurgintzaren egoitzan, Azpeitian.

Pasa den bileran jada aurreratu genien EHNEren ustez, animalien kalteordainak laguntzeko saiakera egin beharko litzatekeela, eta gure prestutasuna azaldu genuen errekurtsoak lortzen laguntzeko, aurrekontua bada arazoa. Prebentzioan laguntzeko intsektiziden erabilpenerako kanpaina bat egin litekeela ere mahai gainean jarri genien.

Azken aste hauetan, Gurdin lanean ari gara botikarik falta ez dadin, Foru Aldundiak berak ere hala eskatuta, beharra duten albaitari edo baserritarrek faltan izan ez dezaten, eta aho bete hortz utzi gaitu diruz laguntzeko sistema honek.

Gai hauek sakondu eta proposamenak lantzeko deia luzatzen dizuegu! Etorri eta parte hartu!