- La Denominación de Origen Txakoli de Getaria y ENEEK, Consejo ecológico de Euskadi, renovarán consejo
Getariko Txakolina Jatorri Deituraren baitako Kontseilu Arautzaileko kideak hautatzeko prozesuari ekin diote. Irailaren 1era arte behin betiko zentsoak jendaurrean egongo dira eta data horretatik aurrera Kontseilu Arautzaileko bokaletarako hautagaien aurkezpena egingo dute Hauteskunde Batzordearen aurrean. ENEEK, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak ere, kontseilua berritzeko prozesua hasi du.