Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Actualidad
Noticias EHNE
ACTUALIDAD EHNE
Anarro Imaz inaugurazioan lazoa mozteko unean

Irailaren 16an jendetza elkartu zen Lurgintzaren bulego berrietan.

Lurgintzako kideak, nahiz baserri munduko askotariko eragileak eta erakunde publikoetako ordezkariak izan ziren: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailburu Arantxa Tapia; Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako sailburuorde Bittor Oroz; Gipuzkoako Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari Arantxa Ariztimuño baita Azpeitiako Udaleko ordezkari Leire Goenaga ere.

Hasiera Lurgintzako presidenteak, Anarro Imazek, eman zion lazo mozketarekin. Jarraian, Lurgintzako kudeatzaile Arantzazu Martiarenak eta EHNEko presidente Garikoitz Nazabalek, baita Arantxa Tapia Sailburuak ere Lurgintzak lehen sektorean burutzen duen oinarrizko lanari buruz hitz egin zuten eta nabarmendu Lurgintza lehen sektorearen etxea izan dela azken 50 urteetan eta aurrerantzean ere hala izatea espero dutela. Ondoren, lunch-a egin zuten, eta azkenik, bazkari goxo batekin eman zioten amaiera festari.