Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Actualidad
Noticias EHNE
ACTUALIDAD EHNE

Tolosaldeko eta Goierriko nekazal makineriak ikuskapen teknikoa pasatzeko egutegia jakinarazi dute Tolomendi eta Goimen Landa Garapen Elkarteetatik.

IAT, ikuskapen teknikoa, pasatzeko asmoa dutenek, 943 626 300 zenbakira deitu behar dute eta ondoren 1 zenbakia sakatu. Hala, Irungo Itevelesaren estaziora deituko dute eta han hitzordua hartzeko aukera izango dute. Zerbitzuak 46,86 euro balio ditu eta esku dirutan ordaindu behar dela gaineratu dute. Horrez gain, IAT pasa behar duen makineria horren aseguruaren ordainagiria eraman behar dela gogorarazi dute.

Tolosaldea

  • Urriak 5 - Tolosa
  • Urriak 6 - Albiztur
  • Urriak 13 - Asteasu
  • Urriak 18 - Amezketa
  • Urriak 19 - Alegia
  • Urriak 20 - Anoeta
  • Urriak 25 - Zizurkil
  • Urriak 26 - Lizartza / Orexa
  • Urriak 27 - Bidania-Goiatz
  • Azaroak 9 - Berastegi
  • Azaroak 21- Berastegi
  • Azaroak 22 -Belauntza 2

Goierri

  • Urriak 4 - Lazkaon, Zubierreka industrialdean
  • Urriak 11 - Lazkaon, Zubierreka industrialdean
  • Azaroak 8 - Seguran, herriko aparkalekuan
  • Azaroak 15- Zegaman, sarrerako poligonoan
  • Azaroak 16- Zaldibian, Goizaneko aparkalekuan