Aldundiak Arizmendi zentroan Hegazti Gripean positibo eman zuen putre bat jaso zuen maiatzaren erdialdean. Segurtasun neurriak ezarri zituen eta han zeuden hegaztiak hil zituen beste putre batek positibo eman ondoren. Maiatzaren, bukaeran aldiz, Aiako Harrian jasotako beste putre batek ere positibo eman zuela adierazi zuen Aldundiak, baina ezarritako kontrol zehatzei esker gaitza kontrolpean dutela azaldu du.