EAEko gestio etxeen bidez zabaldu dute Galdetegia
Euskal Autonomia Erkidegoko gestio etxeen bidez, baserritarren emailetara aurten beharko luketen forraje kopurua neurtzeko galdetegi bat bidali dute. Galdetegia ekainaren 23ra arte erantzun zitekeen. Baserritar bakoitzak erosiko lukeen gutxi gorabeherako tona kopurua adierazi behar zuen pasatako galdetegian, jada erosita edo negoziatuta zituen kopuruak kontuan hartu gabe. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Forrajearen Mahaiak kopuru horiek ebaluatu eta kudeatuko dituela zehazten zen bertan. Lastoa eta belarra, alpapa, txirta edo antzekoak bakarrik hartzen ziren kontuan aipatu galdetegian.