Lehen bilera egin zen sektoreko eragile ezberdinekin
Urte askotan EHNEk Foru Aldundiari eskatu dio abereen osasunaz, saneamentu kanpainez hitz egiteko gune bat. Uztailaren 18an deitu zuten lehendabizikoz Aldunditik, bere funtzionamenduaz eta osaketaz hitz egiteko. Foru Aldunditik Mikel Azpiri zerbitzu burua eta Iñigo Agirre animali osasuneko arduraduna bertaratu ziren, EHNE eta ENBA nekazari sindikatuak, abere edota oilo ekoizle ordezkariekin batera. EHNEtik mahaia osatzeko faltako liratekeen kideez hitz egin zen, funtzioak eta epeak argitzen saiatzearekin batera. Izan ere, gaitz konkretu batzuek duten eraginaz hitz egitetik haratago, ohikoak diren osasun kanpainak zeresan handia ematen ari dira, bai epeak, egiteko moduak, kostuak, etab. direla eta.Sindikatuaren ustez, argitu beharra dago honek izan behar duen edo ez gai denak hitz egiteko gunea. Izan ere, mahai teknikoa izan behar duen soilik, edo erabaki politikoak hartu behar diren bertan (finantziazio gaiak esaterako) ezartzea ez da txikikeria bat, eta ez luke gaitz ezberdinen eboluzioaz eta bakoitzari aurre egiteko dauden programez hitz egiteko bakarrik izan behar. Benetako parte hartzea helburu duen mahaia horrela ulertzen du sindikatuak, burutu behar diren ekintzetaz hitzegingo duen mahai eraginkor eta zabal bat.