Urtero egin ohi duten moduan Zizurkilen elkartu dira
- EBEL reivindicó el derecho colectivo del cuidado el día de la mujer en Zizurkil
Pandemia aurreko ohiturei heldu diete EBEL (Emakume Baserritarren Elkartea) elkarteko kideek, izan ere, Zizurkil Goian elkartu baitira martxoaren 8an Gorriti artistak emakume baserritarrei egindako Baserriko Argia eskulturaren inguruan. Aurten mugimendu feministak egindako aldarriarekin bat eginez, zaintzarako eskubide kolektiboa aldarrikatu dute.
Greba orokorrerako prozesua
Era berean, martxoaren 8 hau baliatu du mugimendu feministak jendarteari jakinarazteko greba orokorrerako prozesua abiatu duela zaintzarako eskubidearen alde. Otsailean abiatutako borroka dinamikari jarraikiz, ‘Denon bizitzak erdigunean’ izeneko prozesua jarri du martxan mugimendu feministak zaintzaren auzia erdigunean jartzeko eta gaia jorratzeko: “Aliantzak eta proposamenak bateratu nahi ditugu herri mugimenduekin eta eragile soziosindikalekin, eta horrela aldarrikapen agenda bat sortu”. Argi adierazi dute: “Borroka artikulatu bat planteatzen dugu gaurtik aurrera greba feminista orokor baterantz”.