Gipuzkoako Aldundiak Dekretuaren zirriborroa aurkeztu die askotariko eragileei
Azaroaren 24ko 82/1998 Foru Dekretua argitaratu eta hogeita bost urtera, lurzoru urbanizaezinean eraikin eta instalazioak eraiki, handitu, lekualdatu eta horien erabilera aldaketei buruzko Foru Dekretu berria landu du Gipuzkoako Foru Aldundiak: “82/1998 Dekretua argitaratu eta 25 urtera, aurre egin beharreko ingurumen, klima, gizarte eta ekonomia erronka berri eta erabakigarrien aurrean aurkitzen da Gipuzkoa”. Dekretu horretako aldaketek baserriei zuzenean eragingo dienez, EHNE aldaketa horien aurkezpenera gonbidatu zuen Aldundiak, beste hainbat eragilerekin batera.
Dekretuaren zioetan lurzoruari eragiten dioten legeak aipatzeaz gain, Lurralde Antolamentuaren Gidalerroetan nekazal jarduerarekin lotutako eraikin eta instalazioak eraikitzeko baldintzak malgutzea eta homogeneizatzea errekeritzen dela gaineratzen dute, eta hortaz, Dekretu honek “eskakizun horri ere erantzun nahi” diola.
Orain ekarpenak egin behar dizkio EHNEk Dekretuari.