Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Artilea

Artilea entregatzeko aldez aurretik hartu behar da hitzordua

Gipuzkoan ekingo diote artile bilketari. Aurten ere azken urteetan egindako bilketa mota berdina antolatu dute Lurgintzak, Landaolak eta Abelurrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, artile bilketaren kostua ardi kopuruaren araberakoa izango da.

Era berean, gogorarazi dute, artilea entregatzeko hitzordua aldez aurretik hartu behar dela 696 433 602 telefono zenbakira deituta eta zein lekutara eramango den zehaztu behar dela. Hitzordua hartzerakoan, artzainaren izena, deiturak, helbidea eta NAN zenbakia eman beharko dira, baina aipatu datu horiek bat etorri behar dute Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin, izan ere, informazio hori erabiliko baita faktura egiteko. Faktura hori izango da edozein ikuskapenen aurrean, artilearekin zein kudeaketa egin den egiaztatzeko balioko duena. Bestetik, artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adierazi beharko du.

Horrez gain, artzainak artilea entregatu aurretik dagokion diru kopurua sartu beharko du honako kontu korrontean, kontzeptuan izen abizenak eta baserria adierazita: Caja Rural: ES50 3008 0152 6549 2039 5821. Hori egin izanaren egiaztagiria erakutsi beharko zaio arduradunari artilea entregatu aurretik, izan ere, hori ez badu ezingo baitu artilerik entregatu.

Artilea entregatu ondoren arduradunak zerbitzuaren faktura emango dio artzainari.

Egutegia

  • Ekainak 12 -Azpeitia: Lapatx, Errezil bidea (garbigunea).
  • Ekainak 14-Idiazabal: Gorrotxategi granjak.
  • Ekainak 19 -Elgoibar: IMH ikastetxe azpian, Apea kargaderoa.
  • Ekainak 21- Oñati: Urrutxuko ekarpen gunea.
  • Ekainak 26-Asteasu: agroaldea,188 poligonoa
  • Ekainak 28- Oiartzun: Makutxo bidea, 5.
  • Uztailak 3- Berastegi: Artalekun, Aitzerga auzoa.

Tarifak BEZa barne dute.

  • 1-50 buru-38,25€
  • 51-100 buru -63,80€
  • 101-150 buru -89,30€
  • 151-200 buru -114,80€ .
  • 201-250 buru-140,30€
  • 251-300 buru-165,80€ .
  • 301-350 buru -191,30€
  • 351-400 -216,80€.
  • 401-500-267,80€
  • 501-600-318,85€.
  • 601-700-369,85€.
  • 701<-600-421,60€.