Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Irudian, Bergaran egindako bilera informatiboa

Akordioa aplikatzen dela bermatu beharko dela eta ekoizpen kostuen eta jasotzen den prezioaren arteko arrakala gutxituz

  • Gipuzkoako EHNE y Enba han logrado un acuerdo para mejorar los precios al productor

Gipuzkoako EHNEk eta Enbak elkarlanean abeltzainei prezioak birkokatzeko akordioa lortu dute. “Akordio hau egin beharreko bide luze baten lehen harria besterik ez” dela gaineratu dute, izan ere, adostutakoa aplikatzen dela bermatu beharko da eta era berean ekoizpen kostuen eta jasotzen den prezioen arteko arrakala gutxituz joan behar baita.

Azaroaren bukaeran bi sindikatuek haragiaren sektoreko baserritarren alerta oihuen berri eman zuten jendartean, nabarmenduz, haragia errentagarritasunik gabe ekoiztea sortzen ari den egoera jasanezina dela. Gogorarazi zuten Euskal Herriko abeltzaintza sektorea fami- lia ereduko baserriz osatua dagoela, lurralde osoan barreiaturik dena eta hamarkadak daramatzana kalitatezko ekoizpenaren alde eginez, esaterako Euskal Okela AGB markaren bidez. Baina hau horrela izanik ere, Euskal Okela bitartekari eta saltzaileentzat batik bat (distribuzioarentzat eta harategi tradizionalentzat) ari da probetxu ematen, “baserritarrak ez baitira gai gurea bezalako mendiko langintzek eta marka beraren ziurtapenak sortzen dituen gainkostuei aurre egiteko beharko lukeen prezio ezberdindu bat lortzeko”. Azpimarratu zuten ekoizpen kostuen igoerak kostuen eta jasotako prezioaren arteko arrakala areagotu dutela: “Eta honek dakarren ondorio zuzena jarduera uztea da. Jarraitzea erabakitzen dutenen kasuan, txahalak gizentzeari utzi eta behiekin soilik jarraitzea erabakitzen dute. Eta honen ondorio zuzena izaten ari da gizenketa esku gutxi batzuetan kontzentratzen ari dela, tartean Harakai- Urkaiko kooperatiba bera, helburu bakarra bere bezeroentzako haragia bermatzea izan da dirua galduz bada ere, bezero nagusitzat Eroski duelarik”.

Baserritarrentzako prezioak defendatu behar dituzten eragileen erreakzio falta ikusita bi sindikatuek mobilizazioak egitea aurreikusi zuten, baina gerora, paraleloki egiten ari ziren negoziazio asko tarteko, prezioak birkokatzeko akordioa lortu zen eta mobilizazioak bertan behera uztea erabaki zituzten, nahiz eta bilera informatiboen errondarekin aurrera segi baserritarrei azalpenak emateko. Dena den, hau urrats bat besterik ez dela azpimarratu dute. “Prest gaude kooperatibarekin, harakinekin eta banaketarekin batera lan egiteko, Elikadura Katearen Legea zorrotz beteko duen prezio sistema baten oinarriak finkatzeko eta txahal haragia ekoizten duten baserritarrek beren lanaren errentagarritasuna lor dezaten”.