Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ganadería
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Ganadería
Se podrá solicitar la subvención hasta el 13 de mayo

Diru laguntza eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 13a izango da eta ziurtagiri digital bidez egin beharko da

  • Con el objeto de ayudar a la ganadería la Diputación de Gipuzkoa ha publicado unas subvenciones

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman du abeltzaintza sektorean aparteko diru laguntzen oinarri arautzaileak publikatu dituela: "Dagokien ustiategiei laguntzeko helburuarekin, eta horrela, Covid- 19ak sortutako krisiaren ondoren ustiategi horiek izaten ari diren zailtasun ekonomikoak arintzeko". Aipatu diru laguntzetarako 1.700.000 euro jarri ditu Aldundiak eta eskaera aurkezteko epea maiatzaren 13an bukatuko da (egun hau barne). Era berean, Aldunditik adierazi dute eskaera internet bidez bakarrik egin behar dela, BakQ edo ziurtagiri digital bidez.

Laguntzak jaso ahal izateko Aldundiak jarritako baldintzak honakoak dira:

1) Gipuzkoako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza ustiategien titularrak edo titularkideak izatea.

2) Nekazaritza ogibide nagusia izatea (ATP)

3) Gizarte Segurantzako erregimenean alta emanda egotea, nekazaritza jardueraren arabera.

NAN bakoitzeko eskaera bat egin ahal izango da eta onuraduneko gehienez 15.000€ emango dira. Diruz honako azpi sektoreak lagunduko dira: Behi azienda (haragia, esnea eta gizendegiak); ardi eta ahuntzak, behi azienda suharra, txerriak, untxi ustiategiak, hegazti ustiategiak eta haragitarako zaldi azienda.