Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria
Lurrama azokako kartela

Azaroaren 10ean, 11n eta 12an egingo dute Lurrama azoka, Biarritzeko Irati gelan, hain zuzen ere. Urtero lurralde bat edo eskualderen bat omendu edo gonbidatzen dute aipatu azokara eta aurten Pirinioak izango dira protagonista. Era berean, ‘Bizi den mendiaren alde’ izango da leloa. “Mendiak etxaldeen eta laborarien bizian duen garrantzia jendeari ezagutaraztea da aurtengo xedea.

Honetarako, mendiaren erabilpenari, partekatzeari, problematikei eta hortik sortzen diren aukerei buruzko gogoetak izango dira”, azaldu dute antolatzaileek. “Pirinoetako mendietan hazkuntza eta artzaintza dira nagusi. Lurraldearen elementu egituratzaile eta identitatioa izateaz gain, mendiak garbitu, zaindu eta mantentzeko bidea ere badira.

Mendigune honetan, Euskal Herrian bereziki, gizakiaren eta mendiaren arteko mendeetan zeharreko bizikidetza orekatua da paisaia anitzen sorburua. Artzaintza da hauen artisau nagusia”, gaineratu dute.

“Biarnotik Kataluniaraino, xoko guzien berezitasunak atxeman dira etxe ekoizleen merkatuan. Gure mahai inguruetan ere hango ordezkarien lekukotasunak eta hitz hartzeak izanen dira”, adierazi dute antolakuntzatik.