Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Herria

ELBk laborari guztiei dei egin zien urtarrilaren 19an Baionako Sainte- Ursule plazatik abiatutako manifestazioan parte har zezaten: “Ez dugu onartuko erretretara joateko adina 64 urtera pusatzen duen kotizazio denbora luzatzen duen erreforma hau. Laborari emazteek, usu karrera ez osoak dituztenak eta azpi-estatusetan edo deklaratu gabe lan egin dutenek, penalizazio bikoitza izanen dute”. Era berean kexu dira kotizazio denbora eta erretretara joateko adin legala luzatzeak ekar ditzakeen ondorioez etxaldeetan: “Hurrengo urteetan etxaldeen transmisioa eta laborari berrien instalazioa zailduko ditu. Alta, baldintza beharrezkoak izanen dira egungo ingurumen eta jendarte erronkei erantzuteko”.