Desde 1976 defendiendo los valores de la agricultura y la ganadería
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Medio ambiente
Noticias EHNE
ACTUALIDAD Medio Ambiente
Gaitz kriptogamikoen kontrako tratamentua egin daiteke

Aipatu fitosantarioa Pinus radiata eta Pinus nigra sailei hosto galeraeragiten dizkieten gaitz kriptogamikoei aurre egiteko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak %75 WG P/P oxido kuprosoaren formulatua duten fitosanitarioak, salbuespenez, lurrean aplikatzeko, Pinus radiata eta Pinus nigra sailei hosto galera eragiten dizkieten gaitzei aurre egiteko, baldintzak ezartzen dituen Foru Agindua argitaratu du.

Aipatu tratamendua ezin du edonor eta edonon egin. Tratamenduak egin nahi dituzten pertsonek aurretik jakinarazi beharko diote Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari. Hala ere, aipatu departamentuak aldez aurretik hainbat lur eremu zehatuta ditu, non oxido kuprosoa lurrean aplikatzea baimentzen duen. Lursail horien zerrenda eta deskribapen kartografikoa webgune honetan argitaratu du:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/mendiak-eremunaturalak/mendi-kudeaketa/baso-kudeaketa/baso-osasuna


Tratamendua

Tratamendua banda marroiak eta gorriak sortzen dituzten onddo hostogabetzaileen fungizidadun tratamentuak dira. 2022ko Apirilaren 1etik uztailaren 29ra bitartean egin daitezke eta berrogeita hamar metroko tartea mantendu beharko dute honako eremuetatik: herriguneetatik, urtegi, urmael, hezeguneetatik, ur-hartuneetatik, akuiferoen zaurgarritasun altuko edo oso altuko gisa sailkatutako eremuetatik, ur ibilgu iraunkorretatik eta itsatsotik.