1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
2021ean egindako gazta lehiaketa irudia

Pandemia ondoren normaltasunez egingo den lehen Gipuzkoako Artzai Eguna izango da

  • El 4 de septiembre se celebrará el 38. edición de Artzain Eguna de Gipuzkoa en Legazpi

Pandemiak markatutako urteen ondoren, Gipuzkoako Artzai Egunak ohiko martxa hartuko du irailaren 4an Legazpin. Aurtengoa Gipuzkoako 38. Artzain Gazta Lehiaketa izango da. Artzain Txakur Txapelketak, berriz, 53. aldia egingo du.

Goizean goizetik

9:45 eta 10:30ak bitartean lehiaketara aurkeztuko diren gaztak aurkeztu beharko dira, baina txapelketari hasiera 11:00etan emango zaio. Gaztagintza tailerra, gazta dastaketa edota sagardo dastaketa ere izango dira. Artzai txakurrak trebatzeko saioa ere izango da, 11:45ean, Aritz Ganboa artzainaren eskutik. Ez dira bakarrik gazta eta txakurrak izango protagonistak: ardi okelaren Gipuzkoako 30. lehiaketa ere ospatuko dute, eta bertaratutakoek hura dastatzeko aukera ere izango dute. Omenaldiak ere egingo dituzte: Xexilio Goñi artzain gipuzkoarrari, Tomas Ibarra eta Lucio Irisarri Ameriketan izandako artzainei eta Maria Luisa Alberdi eta Juan Ezenarro azpeitiarrei ere omen egingo diete. Arratsaldean, aldiz, Urtazako zelaian, artzain txakur txapelketa izango da.