1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

Liztor asiarra harrapatzeko udaberriko kanpainari ekin diote

  • Usarán dos tipos de trampas selectivas para intentar no dañar las avispas autóctonas
  • La campaña para atrapar las reinas de las avispas asiáticas terminará el 30 de abril
Oarsoaldean eta Bidasoaldean Liztor Asiarraren erasoarekin arduratuta Erlearen Salbamendu Sarea sortu dute erlezainek. Santa Ageda egunerako jada ohartarazten ari ziren erlea esnatzen hasi dela eta udaberriari begira liztor asiarraren erreginak harrapatzeko lanei ekitear zirela. Martxoaren hasieran adierazi dute dagoeneko kanpaina horri ekin diotela eta apirilaren 30era arte iraungo duela. “Kanpaina berezia eta garrantzia handikoa izango da Bidasoa eta Oarsoaldeko eskualdeetan. Bertako erlezainen kexei erantzun nahian Aldundiak ikerketa pilotu bat jarri du martxan, tranpa selektiboen eraginkortasuna baloratzeko”, zehaztu dute taldetik

EVA tranpak
Ikerketaren helburua da ziurtatzea tranpa selektiboetan vespa velutina (liztor asiarra) soilik erortzen dela, eta bertakoa den liztor krabroa ahalik eta gutxien harrapatzea. “Horretarako, Aldundiak EVA tranpa selektibo gutxi batzuk jarri ditu herri horien eskura. Errenteria, Pasaia eta Hondarribiako Udalek parte hartuko dute tranpa horiek probatzen. Irunen, Lezon eta Oiartzunen, aldiz, Bidasoako Erlezain Elkarteko erlezainen eskutik egingo da proba eta Jabeprode tranpa selektiboa ere probatuko dute”, adierazi dute. Bi proba pilotuetako datuak maiatzaren 1ean jasoko dituzte eta bertan ateratzen diren emaitzek 2024ko udaberrian jarri beharreko tranpen eta horien diseinua baldintzatuko dituzte