1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Aberea txertatzen

Presvet-n ikus daiteke ustiategi bakoitzaren kontsumoa

Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeritzak publikatu berri ditu abereetan antibiotikoak modu iraunkorrean erabiltzeko erreferentziazko adierazleak (EA). Erreferentziazko adierazle hauek zehazten dute (urtero berrituko ditu datuak Ministeritzak), zein mailatan onartuko den baserrietan antibiotikoen erabilera. Baserri bakoitzean zenbat antibiotiko erabiltzen den Presvet aplikazioaren bidez dakite administrazioek. Kalkulu bat egiten dute: Erreferentziazko Unitateko/ X mg antibiotiko kontsumitzen duela baserri bakoitzak agertzen da aipatutako aplikazioan (edozein ganaduzale sar daiteke aplikazioan bere ziurtagiri elektronikoarekin). Horko datu hori publikatutako erreferentziazko adierazleekin (EA) konparatzen dute eta honakoa gerta daiteke: a)Baserriko datua EA baino %5 altuagoa bada, ez da ezer gertatzen. b)Baserriko datua EA baino %5 eta %25,9 artean bada: albaitariak neurri batzuk proposatuko dizkio baserritarrari, Osasun Plan Integralean barneratuko dituenak, antibiotiko kontsumoa jaisteko.

c)Baserriko datua EA baino %26 eta %50,9 artean bada: albaitariak neurri batzuk proposatuko dizkio baserritarrari, Osasun Plan Integralean barneratuko dituenak, antibiotiko kontsumoa jaisteko. Eskuduntza duen administrazioak informazioa eskatuz gero, emaitzen ebaluazioa bidali beharko dizkio baserritarrak. Ondoren, agintaritzak ez dela nahikoa irizten badio, beste neurri batzuk gehitzeko eska dakioke. d)Baserriko datua EA baino %51 eta %100 artean bada: "C" atalean adierazitako berdina, baina 6 hilabeteren buruan "C" ataleko antibiotikoen erabilera mailara jaitsi behar du baserriak. e)Baserriko datua EA baino %100

baino altuagoa bada: "C" atalean adierazitako berdina egin beharko du, baina 6 hilabeteren buruan "D" ataleko antibiotikoen erabilera mailara jaitsi ere. Horrez gain, eskuduntza duen administrazioak animalien mugimenduak murriz diezaizkioke edota jarduera eten.

Indicadores de referencia: El consumo de antibioticos de cada explotacion se puede consultar en la aplicación Presvet. Para cada clasificación zootécnica hay un número de referencia (en la siguiente lista solo se indica el umbral, sin tener en cuenta la clasificación)

  • Porcino -500-38
  • Bovino -180-11
  • Ovino-100-9
  • Caprino -35-6
  • Avicultura -500-25
  • Conejos -2.100-229
  • Équidos -40

------------------------------

El indicador, marca el consumo sostenible

El Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación ha publicado los indicadores de referencia para el uso sostenible de antibióticos. Cada explotación puede consultar en la aplicación Presvet cuánto antibiótico utiliza. La cifra que se aparezca en Presvet y la clasificación zootécnica de la explotación deben coincidir. Si la cifra está por encima del número del indicador de referencia (IR) que ha publicado el Ministerio puede ocurrir que:

a) Si el dato del caserío es un 5% superior a IR, no pasa nada.

b) Si el dato del caserío oscila entre el 5% y el 25,9% respecto a IR: el veterinario propondrá al baserritarra una serie de medidas que incluirá en el Plan Integral de Salud para reducir el consumo de antibióticos.

c) Si el dato del caserío oscila entre el 26% y el 50,9% respecto a IR: el veterinario propondrá al baserritarra una serie de medidas que incluirá en el Plan Integral de Salud para reducir el consumo de antibióticos. En caso de que la administración competente solicite información, el baserritarra deberá remitirle una evaluación de los resultados. Después, si la autoridad lo considera insuficiente, le puede solicitar que añada otras medidas.

d) Si el dato del caserío oscila entre el 51% y el 100% respecto a IR: implantará las mismas medidas indicadas en el apartado "C", pero a los 6 meses debe bajar al nivel de uso de antibióticos del apartado "C".

e) En el caso de que el dato del caserío sea superior al 100% de IR: deberá hacer lo mismo que en el apartado "C", pero a los 6 meses bajará al nivel de uso de antibióticos del apartado "D". Además, la administración competente le puede restringir los movimientos de animales o suspender la actividad.