1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA

Datu ofizialek esaten dutenaren aldean Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren (GHE) hedapena handia da, eta baserri batzuetan indar izugarriz sartu da.

Animaliei sortzen dizkien ahoko zauriek, matraila mugitzeko zailtasunak edota hanka gogortzeak, edateko eta jateko ezintasuna sortzen die, eta honek sortzen duen deshidratazioa da heriotza ekartzen duena. Beraz, gertutik zaindu beharrekoa izango da animaliak hidratatuta izatea.

Irailaren 25ean Gipuzkoako Foru Aldundiak urgentziazko bilera deitu zuen. Bertan zuten informazioa eman zieten bertaratutako sektoreko ordezkariei, baina aitortu zieten halaber, oso mugatua dela beraiengana iristen den egoeraren informazioa. Sektoreko ordezkarien aldetik baserrietan dauden arazoak eta kasu larriak azaldu zitzaizkien, bai nola aurre egin zaien, hildako animalien errealitatea zein den edota hiltegira bidali direnak okertu baino lehen.

Xabier Arruti Lurrralde Oreka Berdearen Foru Diputatuak azaldu zuen aurreko asteburuan zabaltzen hasi ziren zirkularraren arrazoia, zeinetan adierazten den gaixotutako animalien tratamenduaren %100 bere gain hartuko lukeela Foru Aldundiak. Bertan, ordea, ez zen argipenik eman hau nola egingo litzatekeen, eta hurrengo egunean albaitariak tarteko zabaldu da. Dirudienez, tratatutako animalia bakoitzeko 20€ko kopurua ezarri da, Albaitariak taldeko albaitari batek tratamendua egin eta deskontatuko luke fakturatik. EZ DITUZTE LAGUNDUKO NORBERAK EROSI ETA EMANDAKO BOTIKEN KOSTUAK, EZTA IRAILAREN 23a BAINO LEHEN EGINDAKO TRATAMENDUAK ERE.

Halaber, eta nola egingo zen ez bazekiten ere, sektoreko ordezkariek neurri honek duen eragina zalantzan jarri zen, izan ere, animalien balio galeran sortzen ari diren kalteak ikusita, botiken kostuaz hizketan aritzeak zentzu gehiegi ez baitu. Datorren astean beste bilera batekin jarraitzekotan bukatu zen.