1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Gazta prentsatik atera berritan

Ordiziako Euskal Jaien baitan egiten den Idiazabal gazta lehiaketa eta enkantea, berriz, irailaren 6an izango da

Iraila iristearekin batera artzainek hitzordu garrantzitsua izaten dute Legazpin. Aurten irailaren 3an, igandean, egingo dute Gipuzkoako Artzain Eguna. Beti bezala Gazta lehiaketa egingo dute: aurtengoa 39. aldia du. Bertan parte hartu ahal izateko Artzai Gaztako kide izan behar da eta aldez aurretik elkartean bertan izena eman behar da. Iazko irabazleak Joseba Insausti izan zen eta bigarren postuan, Elgoibarko Mausitxa gaztandegia gelditu zen. Artzai txakurrek ere izango dute beren protagonismoa. Berrogeita hamalaugarren aldia du Artzai Txakur Txapelketak eta dagoeneko bertan parte hartuko dutenen izenak argitaratu dituzte: Migel Arregi Goiz txakurrarekin; Joxe Mari Bengoa Zeu txakurrarekin; Aitor Tato Txato txakurrarekin; Jose Martin Tolosa Karpo txakurrarekin; Mikel Velasco Gau txakurrarekin eta Javier Zubiaurre Mendi I txakurrarekin.

Bestetik, omenduko dituzten artzainen berri ere eman dute: Legazpiko bertako Erreizabal baserriko Juan Jose Aranguren eta Arantxa Segurola izango dira omenduak, Joxe Mari Altxu Almandoz eta Benjamin Altxu Almandoz artzai amerikarrekin batera.

Ordiziako Lehiaketa

Ordiziako Euskal Jaien baitako asteazkenean egiten duten Idiazabal Gazten Lehiaketa irailaren 6an suertatzen da. Iaz La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategi eta Joxe Mari Jauregik eskuratu zuten lehen postua ketutako gazta batekin. Gazta erdiaren enkantean, berriz, Labastidako Bodegas Bitartek egin zuen pujarik handiena. 9.600 euro ordaindu zituen hain zuzen gazta irabazlearengatik.