1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Abeltzaintza
Berriak EHNE
AZKENAK ABELTZAINTZA
Kriaxera arrazako ahateak

Abuztuaren hasieran Gipuzkoan atzemandako hirugarren hegazti gripe kasua eman zuten jakitera. Orain arteko kasu guztiek H5N1 hegazti gripe aldaera izan dute, baina espezie ezberdinak izan dira. Lehen bi hegaztiak putreak izan ziren eta abuztuko azken hau, berriz, zanga da, itsas txoria. Komunikabideek jakitera eman dutenez, Donostiako Aquariumaren inguruan zebilen zanga bat izan da positibo eman duena.

Aurretik jarritako neurri berdinak

H5N1 hegazti gripedun hirugarren kasua agertu arren, agintariek ez dute neurri zorrotzagorik jarri gaixotasunari aurre egiteko. Hegaztiekin lan egiten duten sektoreei abisua pasatzeaz gain, kontsumitzaileei gogorarazi diete hegazti haragia, arrautzak edo bestelako produkturik kontsumitzeak ez duela osasunean eragiten. Era berean, zehaztu dute Europa azken urteetan jasaten ari den hegazti gripe epidemiarik handiena pairatzen ari dela eta orain arte hogeita hamasei herrialdetan eman direla kasuak adierazi dute.