1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Azkenak
Berriak EHNE
AZKENAK EHNE

El centro de gestión Lurgintza Koop. ha ofrecido los resultados técnicos de la gestión técnico económica del ejercicio. Ha analizado explotaciones de vacuno de carne y ovino de Gipuzkoa. Para realizar dicho trabajo ha tenido en cuenta los datos de 23 explotaciones de vacuno de carne, 35 de vacuno de leche y 21 de ovino. Dentro de la actividad de vacuno de carne se diferencian dos subactividades: engorde y venta de pasteros.

Lurgintza Kooperatiba Elkartea den Gipuzkoako gestio etxeak egindako urteroko azterketaren harira 2019ko gestio tekniko ekonomikoari dagozkion emaitzak azaldu dituzte. Gestio etxeak 2019ko emaitzen berri emateko elkarteko kide diren hainbat baserriren datuak hartu ditu eta jarduera ezberdinen diagnosia mahai gainean jarri. Jardueraren baitan emaitzak hobeak edo kaxkarragoak izan dira. Honako jarduerak izan dira aztertu dituenak: haragitako behi ustiategiak eta horren barruan gizenketa eta pasteroen bilakaera adierazi du; ardi ustiategiak eta horren barruan esne salmentan aritzen direnak, gaztagintza, baita arkume salmenta bera ere ikertu ditu, eta azkenik, esne behien ustiategiak. Aurten bigarren urtez barazkigintzako zenbait datu ere eman ditu.

 

Haragitako behiak

2019ko datuen analisia egiteko 23baserriren lagina hartu du gestio etxeak eta bi eredu hartu ditu aintzat:txekor gizenduak saltzen dituztenak15 baserri, eta pasteroak eta bizitarako ganadua saltzen dituztenak,8 baserri. Baserrien kontuen analisiak, gizenketa eta pasteroen kostuen azterketa egiteaz gain,honakoak dira haragitako behien jardueraren inguruan gestio etxeak ateratako ondorio nagusiak: “Saldutako txekor kopurua jaitsi egin da”, zehaztu dute. Era berean, gaineratu dute azpisektore honetan diru laguntzen menpekotasuna urtetik urtera areagoatzen ari dela: “2019. urtean laguntzekiko azpisektoreak duten menpekotasuna handitu egin da: pasteroen kasuan diru laguntzek marjina garbiaren %133 suposatzen du eta gizenketa taldean %151”.

Gizenketa taldeko marjinei buruz Gizenketa taldeko marjinei buruz aipatu dute elikadura eta marjina garbia jaitsi egin direla: “Elikadura gastua igo eta laguntzak jaitsi direlako. Beste gastu aldakorrak jaitsi direnez eta sarrerak mantendu inbentario igoeraren ondorioz, marjina gordina hobea izan da”. Elikadurari dagokionez, gizenketa taldean kostua igo da, 776€ izatera pasa baita: “Buru gutxiago saldu dira eta erabilitako pentsu eta forraje kopurua igo”. Horrez gain, txekorren bataz besteko pisuak beherantz egin du: 284 kg buruko. Era berean, 2019an bataz beste 4,37€/kg izan zen kanalaren salneurria, baina zehaztu dute, “zigilupean saldu duten baserritarrek prezio hobea lortu” dutela. Bestetik, pasteroen prezioak behera egin du 2018ko urtearekin konparatuta: 38€ gutxiago bataz beste. 2019ko udan gutxiago bataz beste. 2019ko udan esportazioak gelditu izanak eta Osasunerako Mundu Erakundeak haragi gorriari buruz egindako txostenek aipatu azpi sektorean negatiboki eragin duela azpimarratu dute eta horren erakusle izan dela txekor salmenta jaitsi izana.

  • La media del precio del canal de vacuno durante el año 2019 ha sido de 4,37 euros el kilo
  • Los y las baserritarras que venden carne de vacuno con sello de calidad han conseguido mejores precios

 

Ardi ustiategiak

2018-2019 urte artekokanpainaren analisia ere egin duLurgintzak. Azterketa 21 artzainezosatutako laginarekin egin da etahorietatik %15a gaztagilea da.Bestetik, 250-450 ardiko artaldeadute 21 horien artean %66ak. Oinarrihori hartuta, erreferentziazko errenta(urteko soldata gordina) 28.884,88€direla aintzat hartzen du kooperatibakazterketa egiterako orduan. Gaztagileak, esne salmentan jardutendutenak eta arkume salmenta egiten dutenak aztertu ditu. Honakoak dira orokorrean egindako lanean kooperatibako teknikariek ateratako emaitzak.

Pentsuari dagokionean, pentsu gutxiago eman diete, baina forraje gehiago, baita nahasia ere. Dena den, pentsuaren eta nahasiaren prezioak berdin mantendu dira, baina forrajeak zentimo bat egin du gora. Hori dela medio, elikadura gastuak igo egin dira, ardi emankorreko aurreko kanpainan baino 7€ gehiago., hau da, ardiko gastuak %11 gehiago suposatu du.

Bestalde, ardi emankorreko litro ekoizpenak gora egin du: “Artalde txikiagoekin esne gehiago produzitu da, eta ondorioz, gazta kiloak ere gehiago egin dira. Esan behar da esnea saltzen dutenek gorakada egin dutela litro kopuruan”. Indize ekonomikoei dagokienez, gaztaren salmenta prezioa 58 zentimo jaitsi da, eta gaztaren gutxieneko salmenta prezioa 14,47 €/kgkoa izan da, “nahiz eta erreferentziazko errenta lortu ahal izateko 15,21 € /kilokoa izan beharkolukeen”. Bestetik, ordea, saldutako esne litroaren prezioak gora egin du 6 zentimo.

Azkenik, arkumearen salneurria igo egin da (4,84 €/kg bataz beste), nahiz eta KPIaren eta kostuaren oso azpitikegon, baita ekoizpen kostuaren azpitik ere egon. “Kanpaina honetan askoz hobeto joan zaie esnea saldudutenei gazta saldu dutenei baino, esne taldekoek erreferentziazko errenta ia ia lortu dutelako, 27.634 €, eta gazta taldekoek, berriz, 20.636 € eskuratu dituztelako”.

  • Según los datos analizadosen 2019 el precio del corderoha subido 8 céntimos; 4,84€el kilo
  • En 2019 producir un litro deleche de vaca teniendo entre60 y 90 cabezas ha costadouna media de 0,33€

 

Esne behiak

Esne behien jarduera aztertzeko 35 baserri hartu dira lagin gisa eta horien artean hiru multzo bereiztu ditu kooperatibak: alde batetik, 30 abelburutik beherako 7 ustiategi; bestetik, 30-60 buru artean dituzten11 ustiategi, eta azkenik, 60 abelburutik gora dituzten 12 baserri.

Horiez gain, transformazioan aritzen diren bost baserri ere aztertu dira. Orokorrean behi kopurua iazkoarekin alderatuta gora egin du, hiru behi gehiago daude bataz beste eta behiko eta urteko esne ekoizpenek behera egin dute. Esne litroa ekoizteko batez beste 0,3652 €/litroko kostatu da: “30 burutik beherako baserrietan, 0,3894 €/litroko kostatu da; 30-60 buru artekoetan, 0,3783 €/litroko; 60tik gorakoetan 0,3536 €/litroko; 60-90 buru artean dituztenei 0,33 €/litroko kostatu zaie eta 90 burutik gorakoei 0,3404 €/litroko. Era berean, kooperatibak jakitera eman du: Erositako elikadura ustialekuko igo egin dela, baina behi bakoitzekoi emandako kilo kopurua jaitsi egin da, beraz, elikadura marjina igo egin da.

  • Las personas que se han instalado en 2019 en el sector se dedican mayormente a la horticultura

 

Barazkigileak

Lurgintza kooperatibaren baitan barazkigileak urtetik urtera gehitzen doazela adierazi dute: “Hori Gaztenek instalazio berriengatik da. Instalatzen diren gazteen kopuru handi batek barazkigintza hautatzen dut bere jarduera nagusi bezala”.

Barazkigintzarako erabiltzen duten lagina 7 baserriz osatua dago eta bi salmenta eredu bereizten dituzte: alde batetik, merkaturatze bakarra egiten dutenak, eta bestetik, merkaturatze zuzena egiten dutenak daude.

Merkaturatze bakarra egiten dutenen kasuan “labore bat edo bi ” egiten dituztela nabarmendu dute: tomatea, letxua, kalabaza edota ilarraizan ohi dira laboreak. Kiwiak ekoizten dituenik ere bada. Hidroponikoan egin ohi dute eta merkatu dependientea dela diote: “Prezioa ez du ekoizleak ezartzen. Urte batetik bestera gorabehera handiakizan ditzake marjinetan”.

Merkaturatze zuzena egiten dutenek, ordea, labore anitzak dituztela azaldu dute eta normalean ez direla hidroponikoak izaten. Horrez gain, merkaturatze zuzena egiten dutenekekologikoan ekoitzi ohi dutela gehitudute eta prezioa bera ekoizleakezartzen duela, baita merkatu egonkorragoaizaten dela ere.