Seigarren aldia izango du aurten ‘Gure lurra, sembrando futuro’ Kongresuak. Kursaalean egin ohi den ekitaldia “lehen sektorearen egunerokotasunean eragina duten bizipenak, gogoetak eta gaiak Gipuzkoako gizartearekin partekatzeko” bueltatu dela adierazi dute antolatzaileek. Azaroaren 23an izango den ekitaldiaren helburua honakoa da: “Kongresuaren helburu nagusia da gizarteari gerturatzea eta lehen sektorearen nortasuna indartzea da, sektoreko eragileen lana eta gizarteari egiten dioten ekarpena, landaren eta hiriaren arteko topagune baten bitartez, balioan jarriz”. Kongresuan kanpoko merkatuek eskaintzen dituzten aukerak aztertuko dira. Kongresura joateko, izena eman beharko da aldez aurretik.