1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Azkenak
Berriak EHNE
AZKENAK EHNE
Artilea

Tangamanent herrian eraikiko dute eta Kataluniako Hondakinen Agentziak diruz lagunduko du

  • Cataluña contará con una planta de lavado y tratado de lana de oveja gracias a una subvención de la Agencia de Residuos de Cataluña. Se localizará en Tagamanent. El sistema de este centro permitirá valorizar la lana, desde su clasificación y lavado hasta el cardado e hilado, generando un producto final con alto valor añadido y una potencial demanda del mercado.

Kataluniak datorren urtean artilea garbitzeko eta tratatzeko lehen planta eraikiko du. Kataluniako Hondakinen Agentziak diruz lagunduko du Tagamanent herrian (Ekialdeko Vallès, Montsen Biosferaren barruan) eraikiko duten planta.

Aipatu zentroari esker artile kopuru txikiak garbitu eta prozesatzeko sistema osatuko dute eta inguruko abeltzainei zerbitzua emateko asmoz sortu da. Plantak izango duen sistemak artilea balorizatzeko aukera emango duela diote, artilea garbitzetik hasi eta kardatu eta irazterainoko prozesua beteko baitu. Horrelako planta batek ekonomia zirkularraren garrantzia nabarmentzen du. “Ekimenak lurraldean atzemandako premiei erantzuten die, izan ere, abeltzaintzako ustiategi askok eskatzen zuten instalazio hori, Katalunian horrelako plantarik ez zegoelako eta estatuko gainerako lekuetan antzeko instalazioak oso urriak zirelako. Planta martxan jartzea artilearen inportazioari lotutako karbono aztarna murriztuko du eta zuntz natural horren prozesamenduan ingurumen estandar zorrotzagoak sustatuko ditu”, gaineratu dute sustatzaileek.

Ardiei ilea moztea beraien osasunerako beharrezkoa da, baina moda azkarrak eta zuntz naturalen sektorearen krisiak artilezko bolumen esanguratsuak utzi dizkiete artzainei irteerarik gabe eta gainera “hondakin” gisa tratatzera derrigortuz. Horrelako ekimenek bertako ekonomia sustatzeaz gain, kalitatezkoa, naturala eta berriztagarria den zuntza balorizatzeko balio dute.