1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Azkenak
Berriak EHNE
AZKENAK EHNE
Iñigo Etxezarreta

Jatorri Izendapenaren baitan, Europak onartzen badu, Nafarroko eta Iparraldeko ekoizleek ere parte hartuko dute

Urtarrilaren 16an Sagardotegien denboraldiari hasiera ematen dion ekitaldia egin zuten Astigarragako Erribera Kulturgunean. Askotariko ordezkariek hartu zuten parte, baina argazki guztiak En Tol Sarmiento musika taldeko Iñigo Etxezarretari atera zizkioten, izan ere, bera izan baitzen «sagardo berria» aldarrikatzez arduratu zena. Aurten Euskal Herrian 12.000.000 sagardo litro ekoiztu dira. Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko ordezkarien esanetan, bertako 6.000.000 kilo sagar erabili dira sagardoa egiteko eta Jatorri Izendapenaren baitan 4.000.000 litro ekoiztu direla nabarmendu dute. Berrogeita hamar sagardotegik hartzen dute parte aipatu Jatorri Izendapenean: Arabako bik, Bizkaiko hiruk eta Gipuzkoako berrogeita bostek osatzen dute taldea. Europako Batasunak onartzen badu, berriz, Iparraldeko, zein Nafarroako sagardotegiek ere Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren markapean ekoizteko aukera izango dutela jakinarazi dute. Euskal Sagardoa egiteko sagarra 250 ekoizlek ekoizten dute 500 hektareatan.