1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Herria
Berriak EHNE
AZKENAK HERRIA

Hirurogei taldek lagunduta, tartean EHNEk, manifestazio bana egin zuen Iruñean eta Bilbon

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak manifestazio bana egin zuen Iruñean eta Bilbon joan den maiatzaren 11n, zazpi aldarrikapen biltzen dituen alternatiba ekonomiko eta sozial justua eskatzeko. Nafarroako hiriburuko mobilizazioan EHNE-Nafarroak parte hartu zuen, eskari horiek sostengatzen eta babesten dituzten hirurogei kolekti­boetako bat izanik.

Zehazki, egungo larrialdi klimatikoari eta krisi ekologikoari aurre egitea eskat­zen da, gure planeta bizigarriagoa iza­tea ahalbidetuko duten neurriak har­tuz, eta herritar guztientzako bizitza bizigarriak bermatuko dituen eredu ekonomiko eta sozial baten alde eginez, eta ez gutxi batzuen negozioa eta onura bermatuko duen eredu baten alde. Era berean, aberastasunaren banaketa aldarrikatzen da, lanaren duintzea eta birbanaketa, gehiago ira­bazten duenak zerga gehiago ere ordaintzeko irizpidea aplikatuz.

Oinarrizko zerbitzu publikoak

Bestalde, oinarrizko zerbitzuak, elikadu­ra-subiranotasuna, hezkuntza, osasu­na, energia edo telekomunikazioak, merkatuaren irizpidearen mende ez egotea eskatzen da, kontrol publikoa­ren mende baizik. Azkenik, pertsona guztientzako eskubide guztiak aldarri­katzen dira, matxismoarekin, arrazake­riarekin eta beste edozein motatako zapalkuntzarekin edo diskriminazioare­kin bukatzea, eta gerraren gaitzespena eta beste helburu sozial batzuetarako erabil litekeen gastu militar izugarria agerian uztea.Iruñean egindako manifestazioa Gaztelu plazatik abiatu zen, Palestinako bandera bat eta «Alternatiba ekosozial justua» leloa buruan zituela, eta mart­xan zehar Abiadura Handiko Trenaren aurkako eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldeko kartelak ikusi ahal izan ziren.