Ekainaren 1etik aurrera, eguzki plakak etxean jartzeko ez da udal lizentziarik eskatu behar. Etxeetan energia berriztagarriak jartzeko oztopoak arintzeko asmoz hartu zuen erabakia Eusko Legebiltzarrak.
Dena den, badira zenbait salbuespen: udalean obra lizentzia eskatu beharko da kultura intereseko ondasuntzat edo ondasun katalogatutzat jotako eraikinetan egiten direnean, eraikinaren zimenduei edo egiturari eragiten dietenean eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa behar dutenean.