Euskal Herriak energiaren burujabetza sustatu behar badu, aurretiazko planifikazioa behar du
Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarrita duen Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari (EEBB LPS) zuzenketak aurkeztu dizkio EHNEk. Hainbat lege eta dekreturi erreferentziaz egiteaz gain, parke fotoboltaikoak jartzeko, zein aerosorgailuak ezartzeko, eremuak gorde baino lehen, aurretiazko ariketa bat egin behar dela azpimarratu du EHNEk: “Euskal Herriak energiaren arloan burujabetza sustatu behar badu, aldez aurretikako planifikazioa egin behar du eta garbi adierazi, dena elektrifikatuta ere energiarekin ditugun arazo guztiak ez direla hor bukatzen”. EHNEtik nekazal lurren defentsa oinarrizkoa dela gogorarazi du, azpiegituren presioak ezin duelako herriaren elikadura kolokan jarri: “Artifizializatu gabeko eremuak ere artifizializatzen baditugu, ez dugu elikagairik ekoizterik izango”. Horrez gain, nekazaritzak bere jardueraren bidez paisaia bat zizelkatu du eta hori galduko da artifizializatuz gero.
Herri txikiak, kolokan
Bestetik, herri txikietako jarduera ekonomiko nagusienetakoa nekazaritza izaten da. “Baserriek lurrera lotzen dituzte familiak eta horrek herri txikietan bizitza errotzera darama. Horrelako azpiegiturekin nekazaritza zein abeltzaintza jarduerak eragozten badira, herri txikietako biztanleriaren errotzea kolokan jar daiteke”. Sarri lanpostuak sortuko dituzten aitzakia erabiltzen den arren, Lugoko Muras herriaren adibidea ikusi besterik ez dago ez dela hala gertatzen ohartzeko: Murasen 480 aerosorgailu daude eta 18 pertsona ari dira enpresa horretan lanean, baina biztanleak galtzen segitzen du. 2000. urtean 1.151 herritar zituen eta 2020an 619 herritar besterik ez.
-------------------
Presentadas alegaciones al PTS de Energías Renovables de Euskadi
EHNE ha presentado alegaciones al Plan Territorial Sectorial de Energías Renovables de Euskadi (PTS de EERR), solicitando que se excluyan todas las parcelas con actividad agrícola o ganadera, proteja la tierra fértil en uso para evitar las afecciones al medio rural que puedan generar los proyectos de aprovechamiento de energías renovables como los parques solares o infraestructuras de eólicos.
El PTS de EERR debe priorizar como zonas aptas o Zonas de Localización Seleccionada (ZLS) los terrenos sin uso agrícola ni ganadero, parcelas no fértiles u otras localizaciones como cubiertas o tejados.
En todo caso, zonas en las que el impacto generado sea el menor posible, respetando a las personas que viven en las zonas rurales y las actividades que desarrollan en el campo, produciendo alimentos y contribuyendo al mantenimiento del paisaje natural. Además, se debe cuidar la vida en los pueblos, favoreciendo las actividades que fijan población y actividad en el medio rural, como son las personas agricultoras y ganaderas. De lo contrario, en lugar de ocupar la tierra para producir alimentos para las personas, pasaremos a producir energía para la industria.