Uztailaren 17an bertan agertu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Green Capital Energy 65 SLUk Oleta gainean neurketak egiteko dorrea jartzea onartu dela eta interes publikokotzat jo dela. Proiektuaren xedea da 80 metroko altuerako dorre meteorologiko bat instalatzea, behin behinean, dorretik gertu dagoen eremuko baliabide eolikoa ebaluatzeko eta parke eoliko bat jartzearen etorkizuneko bideragarritasuna aztertzeko.
Neurketa kanpainak bi urteko iraupena izango du eta urtero luzatu ahal izango da, gehienez ere bost urtera arte. “Neurketak egiteko epea igarota, dorrea desintalatu eta kokalekua hasierako egoerara lehengoratuko da", dio atzo argitaratutakoak.
Mendi larrea
Mendi Larre gisa ditu kalifikatuta aipatutako Oletako lur horiek eta honako hau ebazten du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak: "Interes publikokotzat jotzea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2006ko ekainaren 30eako 2/2006 Legearen 28.5.a artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Azkoitiko 24 poligonoko 17, 18 eta 28 zenbakiko lurzatietan aldi baterako dorre anemometrikoa ezartzea. Green Capital Energy 65 SLU enpresak sustatuta".