1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Ingurumena
Berriak EHNE
AZKENAK INGURUMENA
Protestako irudia. Noaua

Erraustegiaren Kontrako mugimenduak deituta eta hainbat elkarteren atxikimenduarekin, prostesta egin dute Donostian

Erraustegiaren Kontrako mugimenduak deituta, eta hamaika elkarteren atxikimenduarekin, tartean EHNErena, errausketaren kontrako protesta egin zuten iralaren 10ean Kontxako hondartza ondoan, estropada ospetsuak egin aurretik. Aipatu prostetan hondakinak erraustea ez dela irtenbidea salatu zuten eta gaineratu zuten hondakinak murriztea eta bilketa sistema ahalik eta eraginkorrenak sortzea (berrerabilpena eta birtzikatzea sustatzeko) dela alternatiba.

Horrez gain, orain urtebete Arkaitzerrekan gertatutakoari ez zaiola konponbiderik eman adierazi zuten. Hamaika gertakari izan dira orain hiru urte erraustegia martxan jarri zenetik. “Zubietako plantaren bueltan kutsadura oso nabaria da”, zehaztu dute ToxicoWatch fundazioaren analisiek adierazi zutena gogora ekarriz. Ekopol taldeak egindako kanpoko auditoria eskaera berriz ere mahai gainean jarri zuten bertaratutakoek.

“Gainera, Gipuzkoako gaikako bilketan eragin negatiboa izaten ari da erraustegia: materia organikoaren bilketa biztanleko 5 kilo jaitsi da, hau da, 80 kilotik 75 kilora”.