1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Lehen mailako ekoizleekin eta haien elkarteekin sinatzen diren kontratuak inskribatu beharko dira erregistroan 

Elikagaien Kontratuen Erregistroa (izaera digitala duena) garatzen duen Errege Dekretua onartu da. Erregistroan bertan, nahitaez inskribatu beharko dira lehen mailako ekoizleekin eta haien elkarteekin sinatzen diren kontratuak, elikagai katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko legea (2021eko abenduan onartua) betetzeko. Erosleek inskribatu beharko dituzte kontratuak, elikagaiak jaso aurretik, baita kontratuan inolako aldaketarik egin bezain pronto ere. Elikagaien Kontratuen Erregistroak lehen mailako ekoizleen eta horien taldeen babesa areagotuko du, AICAren eta autonomia erkidegoetako betearazpen, ikuskapen eta kontrol funtzioak erraztuko baititu (haien eskumenen esparruan elikadura katearen arloko betebeharrak betetzen direla zaintzen lagunduko du). Horrela, merkataritza harremanetan segurtasun juridiko handiagoa eta balio katearen egitura eraginkorragoa lortzen da.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren sail-erregistrora, organikoki, eta Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziari atxikita egongo da. Sarbidea AICAren web orriaren bidez egingo da (www.aica.gob.es), bertara sartzeko jarriko den estekatik. Hala ere, erregistroaren aplikazio elektronikoaren eraginkortasuna bermatzeko eta operadoreek beharrezko baliabideak izateko tartea dutela ziurtatzeko, arauak argitzen du elikagai- kontratuen inskripzioa urtarrilaren 31tik aurrera egin ahal izan dela, baina ez dela nahitaezkoa izango ekainaren 30era arte.

 -----

El Consejo de Ministros aprobó un Real Decreto que desarrolla el registro de contratos alimentarios de carácter digital en el que se deberán inscribir, con carácter obligatorio, los contratos que se suscriban con los productores primarios y sus agrupaciones, en cumplimiento de la ley de medidas para mejorar el funcionamiento de la cadena alimentaria, aprobada en diciembre de 2021.

  • El registro de contratos alimentarios de carácter digital se ha puesto en marcha el 31 de enero

  • Habrá un periodo transitorio de cinco meses y será obligatorio a partir del 30 de junio