1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Adostasunak eta elkarlana behar ditugu, eta datorren legealdia hastear dugun honetan, EHNEtik deialdia luzatzen diegu Gipuzkoako Foru Aldundiaren osaketan zer esana izango dutenez, alderdi politiko denei, bilera erronda bat egin dezaten sektoreko eragile nagusiokin, EHNE eta ENBA nekazal sindikatuak eta GEBE, Gipuzkoako Baso Elkartearekin.

Urteak daramatzagu nekazaritza eta basoaren ardura izango duen departamendu baten faltan, erreferentzia eta izaera galduaraziz Aldundian bertan, eta honek aldaketa behar du. Erabat larria den egoeran gaude, urtez urte okerrera doa baserritarron egoera, eta gurekiko jarrera, izan abeltzaintzan, baratzegintzan edota basogintzan. Geroz eta urrunago daude instituzioak sektoretik eta batik bat elkarlanaren bidetik adostasunak erdietsi beharko lituzketen eragileetatik. Politika sendoak eta adostuak behar ditugu, gertuko instituzioak behar ditugu, departamendu propioa behar dugu.

Errespetua eta errekonozimendua merezi dugu.