1976tik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioak defendatzen
Vitoria-Gasteiz
www.uaga.eus
Tolosa
Iruñea
Azpeitia
Tutera
Elizondo
Lizarra
Nekazal politika
Berriak EHNE
AZKENAK NEKAZAL POLITIKA

Abenduaren 14an, osteguna, UAGAk kontzentrazioa egingo du Solaria enpresaren instalazioen aurrean, Miñaoko Zentro Teknologikoan, sektorea eta lur-jabeak eguzki-plakak instalatzeko beren finkak saltzeko edo alokatzeko jasotzen ari diren presioei erantzuteko.

Duela aste batzuk jakinarazi genuenez, hainbat salaketa jaso ditugu nekazarien aldetik, enpresa energetikoen ordezkariek jasaten ari diren etengabeko jazarpenari buruz. Izan ere, beren proiektuetarako finkak saltzeko edo alokatzeko asmoz, gezurrak ere argudiatuz.

Araba Bizirik bezalako beste erakunde batzuen babesa jaso duen kontzentrazio honekin, UAGAk makroenpresa hauei aurre egin nahi die, erakutsi dutelako euren asmoak lortzeko arma guztiak erabiltzeko prest daudela.

Elkarretaratzea abenduaren 14an, ostegunean, egingo da, 12:30ean, Solariak Miñaoko Parke Teknologikoan duen egoitzan.

Elkarrekin, indarra egingo dugu erakusteko nekazaritzako lurra gure ondarea eta bizimodua dela.

Parte hartu!